Euskadiko txapelketa, Ormaiztegiko boxeo jaialdian
Boxeo Gaua, Ormaiztegiko Zubipe kiroldegian, artxiboko irudian.Angel Elorza Boxeolari neoprofesionalen Euskadiko txapelketa Ormaiztegin jokatuko da datorren irailaren 19an. Jaialdia Euskoboxek antolatu du eta ohi belala, Zubipe pilotalekuan jokatuko da 20:00etatik aurrera. Euskadiko txapelketa izanik, profesionalen azpiko mailetan punta-puntan dabiltzan boxeolariak izango dira Ormaiztegin.
Emakumezkoetan Esmeralda Ferreiro, Maialen Gallardo, Miren Delgado eta Izaro Blanco arituko dira. Ferreiro egungo Euskadiko txapelduna da eta Espainiako txapelketan brônzea eskuratu zuen amateurren mailan. Gallardo, berriz, K1eko Europako txapelduna da.
Gizonekoetan Eneko Babacet eta Johan Gonzalez —bi aldiz Espainiako txapeldun amauteurren mailan— elkarren aurka arituko dira. Gonzalezek 80 borrokaldi baino gehiago eginak ditu. Ignacio Mendoza eta Mohamed Laroussik erę neurtuko dituzte euren indarrak. Lehena, laster pasako da profesionalizara, eta bigarrena, Espainiako txapeldun izana da junior eta gaste mailetan. Ayoub El Mzlazi eta Juan Blanque ere berriz izango dira Ormaiztegin. Sarrerak salgai daude dagoeneko Ormaiztegiko Maria Eugenia janari dendan eta Beasaingo Alondra ile-apaidegian.













