Euskararen erabilera kalean neurtzeko boluntario bila dabiltza Zaldibian
Zaldibiako Udalak bi boluntario behar ditu azterlana egiteko. Neurketa iraila eta urria bitartean egitea aurreikusten du UEMAk.
Euskararen erabileraren kale neurketetarako boluntario bila Zaldibiako Udala.Goierriko Hitza Euskararen erabileraren kale neurketetarako bi boluntarioren bila dabil Zaldibiako Udala. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko arduradunek iraila eta urria bitartean egitea aurreikusten dute. Azterlana astebetez, egunero ordu batez egingo dute, eta bigarren asteburu batean ere bai. Kalean entzuten dituzten hizkuntzak jaso beharko dira aplikazio baten bidez. Irailaren 16an, ordubeteko online formakuntza saioa izango da. EHUko ikasleek aukera askeko kreditu bat jasoko dute.













