Foruzaingoak Beasaingo gizon bat atxilotu du lapurreta egotzita
Uharte Arakilen eta Orikainen lapurretak egitea egotzi diote.
Foruzaingoak Beasaingo gizon bat atxilotu du Altsasun joan den asteartean, irailaren 8an, enpresa zein etxebizitzetan hainbat lapurreta egotzita.
Uharte Arakilgo industriagune bateko enpresa batean lapurreta egitea eta hainbat etxebizitzatan indarra erabiliz beste bi lapurreta egitea egotzi diote, baita Orikaingo hainbat etxebizitzatan lapurtzea ere. Jabeek ustekabean harrapatu zuten gizona lapurretetan.
Ustezko egileak mugitzeko zuen ibilgailua kalte teknikoen ondorioz gelditu egin zen. Ibilgailuen Azterketa Teknikoa iraungita zuen eta salaketa administratiboa izapidetu zuten.













