Kontsumo ereduak aldatzeko, Goierriko Hamabostaldi Ekologikoa
Zeraingo 32. Azoka Ekologikoak irekiko du irailaren 20an. Nekazaritza ekologikoa eta tokiko ekoizpena ditu ardatz. Izaera ibiltaria du eta Goierriko hainbat herritan gauzatuko da.
Intza Barandiaran, Aloña Aranburu eta Judit Garzia gaur Zerainen, ekimenaren aurkezpen ekitaldian.Josune Zarandona Zeraingo 32. Azoka Ekologikoak irekiko du irailaren 20an Goierriko Hamabostaldi ekologikoa. Tokiko ekoizpen eta kontsumo ereduak eraldatzen izenburupean egingo dute aurten, 17. urtea beteko duen ekimena. Gaur eguerdian egin dute zikloaren aurkezpena Zeraingo kultur etxean. Judit Garzia, Biolur eta EHKolektiboko kideak eta ENEEk-Ekolurrako lehendakariak; Aloña Aranburu, Zeraingo turismo bulegoko teknikariak eta Intza Barandiaran, Biziolako kideak hartu zuten parte bertan.
Urriaren 24ra arte luzatuko da egitaraua «nekazaritza ekologikoa, tokiko ekoizpena eta kontsumo arduratsua herritarrengana gerturatzeko» helburuarekin. Bide batez, Goierriko elikadura sistemaren inguruan hausnartzeko ere baliatuko dute zikloa.
Zeraingo azoka, lehena
Egitarauak «alderdi praktikoa eta dibulgatiboa» uztartuko ditu, hala, azoka ekologikoak, sukaldaritz eta elikadurarekin lotutako saioak, dastaketak, jardunaldi teknikoak, bisitak eta jai giroko ekimenak bat egging dude aurtengo proposamenean.
Zeraingo 32. Azoka Ekologikoak irekiko du hamabostaldia irailaren 20an. Herido plazan egingo duye, 10:00etatik 14:00etara, lurraldeko 35 ekoizle ekologiko eta artisauen parte hartzearekin. Azokarekin batera, hainbat saio izango dira: ekogaileten tailerra Itsasoko Hariztizabalen eskutik; saskigintza tradizionalaren saioa eta Sukaldean kontu kontari Osoa cooking-eko Anne Otegirekin.
Goiz osoan zehar, tolarean zuzenean egindako sagarra dastatzeko aukera izango da eta aurten lehen aldız, Zeraingo Museo Etnografikoa doan bisitatzeko aukera egongo da. 14:30ean, bazkari agroekologikoa egongo da Biziolaren eskutik. Txartelak 15 euroan daude salgai Biziolan, Goierriko Baratzan eta Zeraingo turismo bulegoan.
Hamabostaldi Ekologikoa Biolur, EHKolektiboa, Zerain Dezagun Fundazioa eta Biziolak antolatu dute eta ekimenak ENEEk, Orkli, aldundia eta jaurlaritzaren laguntza jaso du. Aurtengo kartelak Ania Saenz de Buruaga ilustratzaile gasteiztarrarenak dira.















