Partzoneriako ehiza postuen enkante publikoa, larunbatean
Urteroko moduan, Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak bere lurretan dituen ehiza postuen subasta egingo du larunbat honetan, Segurako udaletxean, 10:30ean hasita. Aurretik, pasa den ostiralean egin zuten partzoneria osatzen duten herrien artean ehiza postuen zozketa.
Partzoneriak pasean doazen hegaztien ehizerako 92 postu ditu jabetzan; horietatik erdia, gutxi gorabehera, partzoneria osatzen duten herrien artean —Idiazabal, Segura, Zerain, Zegama eta Arabako Donemiliaga eta Azparrena— zozketatzen dira, 47 postu orotara. Herri bakoitzari partzonerian duen portzentaiaren arabera egokitzen zaizkio postuak. Kasu honetan, gehiena Segurak dauka eta gutxiena Zerainek.
Ehiza postuak, kokatuta dagoen lekuan arabera, lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako gisa sailkatuta daude, partzoneriak ehiztariekin aldez aurretik adostutakoaren arabera.
Enkantea publikoa
Beste erdiak enkante publikora ateratzen dira, hain zuzen, larunbat honetan egingo dena. Enkantea izanik ehiza postu bakoitzak —duen mailaren arabera—, oinarrizko prezio bat izango du eta beraz, eskaintzak hortik gorakoak izan behar dute. Merkeenak 34,18 eurokoa oinarrizko irteerako prezioa du eta garestienak, 9.046,27 euro. Guztira, 45 postu aterako dura enkantera. Enkatean parte hartzen duten ehiztari gehienak goierritarrak dira, baina Gipuzkoa osotik gerturatzen dira. Urtero errepikatzen dira talde beretsuak.













