Zilarrezko Zegama-Aizkorri
Lasterketak Green Trail Concept zilarrezko ziurtagiria eskuratu berri du. Egiaztagiria lortzen duen lehenengoa da mundu mailan.
Zegama-Aizkorri mendi maratoiak Kilian Jornet Foundationek eta bere bazkideek sustatzen duten Green Trail Concept ziurtagiria eskuratu berri du. Zegamako lasterketa da mundu mailan ziurtagiri hau lortu duen lehendabiziko trail running lasterketa. Gaur arratsaldean egin dute entrega ofizialaren ekitaldia Zegamako Anduetza Parketxean.
Ziurtagiri honen helburua mendi lasterketen jasangarritsuna eta ardura soziala neurtzen, hobetzen eta bermatzen laguntzea da. Egindako lanari esker zilarrezko ziurtagiria jaso du Zegama-Aizkorri mendi lasterketak; egindako aurditorian hiru zutabe nagusi aztertu dituzte: ingurumena, soziala eta ekonomikoa.
Egindako lanari aitortza
Ingurumenari dagokionez, probak puntuazio altua lortu du komunikazioan egiten duten lanari, flora eta faunaren babesari, baliabideen kuadeaketari, azpiegiturari eta karbono-aztarnaren neurketari dagokionean. Azterlanak nabarmendu dituen praktiken artean, garraio publikoa sustatzeko antolatzen den lanzadera zerbitzua, erabilera bakarreko plastikozko elementuen debekua, ingurugiroa zaintzeko sortutako boluntario taldea eta jardunaldiak sortutako isuriak konpentsatzeko egiten den proposamena daude besteren artean.
Gizarte gaien alorrean, indarrean dagoen Puntu Morea edo jazarpenaren aurkako protokoloa, gazteen mailako lasterketa bat antolatzea, zeinu hizkuntzan aritzen den interprete baten presentzia eta ekimenak edoskitzea babesteko duen kopromisoa azpimarratu dituzte ziurtagiriaren bultzaileek guztiaren gainetik. Gainera, Zegama-Aizkorrik Atzegirekin eta Goyeneche Fundazioarekin duen elkarlana ere goraipatu dute. Bi elkarteak erreferente dira Gipuzkoan adimen desgaitasuna duten pertsona helduekin egiten duten lanagatik eta haiekin lankidetzan, Zegama-Aizkorrik mota honetako ekimenetan kolektibo honen parte hartzea errazteko egiten duen lanak. Kilin Jornet Foundationek bultzatzen duen eredu inklusiboarekin bat egiten du bete-betean.
Lasterketaren alderdi ekonomikoa aztertuta, antolakuntzak bertako produktuaren eta zerbitzuen alde egiten duen apustua saritu dute batez ere.



















