Elizondo eta Bertizko natur parkea, Adin Etxeren hurrengo helmuga
Irailaren 25ean izango da irteera. Irailaren 14an eta 15ean egongo da izena emateko aukera Adin Etxeren egoitzan.
Bertizko Jaurerria Natur Parkeko irudi bat.Hitza Idiazabalgo Adin Etxe jubilatu elkarteak Nafarroara irteera antolatu du datorren irailaren 25erako. Eliza aurreko geltokitik irtengo da autobusa 8:30ean. Elizondora iritsi eta bertan hamaiketakoa egin ondoren, herria ezagutzeko aukera izango dute. Goizean bertan, Bertizko Jaurerria Natur Parkera joango dira. Natur parkea Malerreka eta Baztango haranen artean kokatuta dago, Bertizarana bailaran, Oieregi izeneko herrian. Nafarroan izendatu zuten lehenedabiziko natur parkea da.
Berriz Elizondora itzuli eta bertan bazkaldu ondoren, bingoan jokatu eta dantza egiteko aukera izango da. Idiazabalera itzulera 19:00ak ingururako aurreikusita dago.
Parte hartu nahi dutenek, irailaren 14an eta 15ean, datorren astelehenean eta asteartean, izango dute izena emateko aukera, 18:00etatik 19:00etara Adin Etxeren egoitzan.













