Kintoek bigarrenez ospatuko dute euren eguna Zegaman, larunbatean
Kintoen taldeko argazkia iaz, Zegaman. Gazte Herexa Iazko arrakastaren ondotik, bigarren Kinto Eguna egingo dute Zegaman larunbat honetan, Gazte Herexak antolatuta. Iaz 1964ko kintoetatik hasita –adin talderen bat falta izan bazen ere–, 2011ko belaunaldira arteko zegamarrek hartu zuten parte.
Bihar, 11:30ean elkartuko dira kintoak plazan eta bertan egingo dure zapien banaketa. Ondoren, 12:00etan, Basabe garagardoen eta pintxoen dastaketa izango da, JunDaJo txarangarekin. Taldeko argazkia (12:45) eta bazkariaren ondotik, kinto poteoa izango da arratsaldean JunDajo txarangarekin eta iluntzean (20:00) kontzertua Manolo tabernaren aurrean, Oilar Beltzak taldearen eskutik.













