Ordiziako Mendizaleak Tolosaldera joango dira igandean
Berrobitik Villabonarainoko ibilaldia egingo dute, 14 kilometrokoa. Izena aurrez eman beharko da.
Ordiziako mendizaleak. Ordiziako Mendizaleek igandero bezala astebururako hitzordua egin dute, irailaren 13an. Tolosaldean barrena ariko dira orain, Berrobitik hasi eta Villabonaraino, Belabieta, Arrizurieta, Arizmendi eta Oindolar igarota.
Gutxi gorabehera, 14 kilometroko eta 600 metroko desnibeldun ibilbidea onduko dute. Goizeko 7:30ean abiatuko dira Ordiziako geltokitik, autobusez, eta bertaratu nahi duenarentzat beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, info@ordiziakomendizaleak.eus.













