OZEHTEK zerbitzu enpresaren bilera, astelehenean
Barrena Jauregiko Bertsolari Gelan elkartuko dira astelehenean, arratsaldeko 19:00etan.
A light bulb, a pen, a calculator and some copper euro cent coins lie on top of an electricity bill. OZEHTEK Ordiziako zerbitzu enpresen eta herritarren elkarteak bilera egingo da datorren astelehenean, hilak 14, Barrena Jauregiko Bertsolari Gelan, arratsaldeko 19:00etan.
Hainbat gai jorratuko dituztela aurreratu dute: batetik, Goiekiko Energia Bulegoko aholkularia den Sara Irastortzak argindar kontratuak egiteko informazioa emango du; bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak bateriak jartzeko eta instalazioa handitzeko eman dituen diru laguntzen berri emango dute; eta, azkenerako, instalazio fotoboltaikoaren handitzea dela eta, bizilagunen eta bazkakideen aukerak aztertuko dituzte KW gehiago erosteko.
Zuzendaritza Batzordeak bertaratzeko deia egin die herritarrei.













