Goierriko gazte feministek ere elkarretaratzea deitu dute CAFeko gertakarien harira
Beasaingo Antzizar eta Igartza tabernen artean deitu dute protesta bilkura, gaurko.
Goierriko Gazte Feministak mobilizazio batean, artxiboko irudian.Hitza Goierriko Gazte Feministak taldeak elkarretaratzea deitu du gaurko Gure intimitatea, gure eskubidea lemapean. CAFeko nesken komunean ezkutuko kamera bat jarri zuen gizonezko batek, eta hori salatzeko deitu du protesta bilkura. Igartza eta Antzizar tabernen arteko eremuan izango da, 20:00etan.













