Igartzako dantzarien egun handia
Igartzako Dantzarien XX. eguna ospatu dute gaur eguerdian Beasainen. Loinazko San Martin plazatik segizioan joan dira Igartzako Monumentu Multzora, eta han Ezpata-dantzaren saioa egin dute. Izaskun Salazar beasaindarra eta Oier Araolaza eibartarra ohorezko kofradiakide berriak dira.
Igartzako Dantzarien XX. Eguna ospatu dute gaur eguerdian Beasainen. Iñaki Gurrutxaga Igartzako Dantzarien Kofradiak Igartzako dantzarien XX. eguna ospatu du gaur. 12:00etan, Loinazko San Martin plazan, Herriko Banderaren jasotzea egin dute, eta jarraian segizioa Igartzako Monumentu Multzoraino. Ordubatak aldera, Igartzako Ezpata-dantzaren saioa egingo dute. Taldeko argazkia ateraz bukatu dute goizeko saioa. Guztira, 135 dantzari elkartu dira.
Igartzako dantzariak ez dira bakarrik aritu. Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariek ere egin dute saioa. Kofradiaren sorrera prozesuan, 2007an, eskainitako laguntza handia izan zen eta, ospakizun honen XX. edizioan, eskertza moduan gonbidatu dituzte. Eibartarrek Igartzako Dantzarien Kofradiaren antzeko ekimena jarri zuten martxan 2005ean; haien kasuan Arrateko Dantzak ardatz dituztela.
Kofradiakide berriak
Igartzako jauregian bertan bazkalduko du, eta haren ondoren, bi ohorezko kofradiakide berri izendatuko dituzte. Izaskun Salazar beasaindarra da horietako bat. Aurtzaka dantza taldeko kidea, taldeko lehendakari izan zen 2005 eta 2024 urteen artean. Igartzako dantzarien Kofradiaren eta San Joan esku-dantzaren sustatzaile eta sortzaile nagusietako bat ere bada Salazar, besteak beste.
Bigarren ohorezko kofradiakide berria Oier Araolaza dantzari eibartarra da. Eibarko Kezka eta Donostiako Argia dantzarien taldeetan aritzen da. Gizarte Komunikazioan doktorea da, eta Antropologia eta Informazio ikasketak egina da. Dantza eta generoa ikertu ditu, besteak beste, eta hainbat artikulu eta lan argitaratu ditu dantzaren inguruan. Dantzan elkarteko zuzendaria ere bada Araolaza. «Beasaingo dantza talde eta dantzariontzako erreferentzia garrantzitsua izan da azken urteotan, Dantzan elkartean egiten duen lanari esker, batez ere».
Erromeria eta triki-poteoa
Igartzako dantzarien egunarekin amaitzeko, erromeria eta triki-poteoa egingo dute auzoan zehar, Dani, Peio, Sukia eta Marki trikitilariekin.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Iñaki Gurrutxaga













