Belokiko Gurutzearen festa ospatu dute gaur Zumarragan
Aurtengoa berezia da gainera, Belokiko gurutzearen 100. urteurrena betetzen delako.
Jende ugari bildu da gaur goizean Belokiko Gurutzearen 100. urteurreneko festan. Leire Ezkerra Belokiko gurutzeak 100 urte betetzen ditu aurten, eta festa berezia antolatu dute gaur goizean. Belokiko Lagunen Elkarteko kideek antolatu dute, laguntzaileekin batera, eta Zumarragako Udalaren eta Arkaitzeta elkartearen babesarekin.
Ekitaldiak 10:30ean hasi dituzte gurutzearen azpialdean. Hasteko, gurutzearen historia azaldu dute, eta ondoren, aurresku bat dantzatu dute bere omenez. Meza ere ospatu dute urteroko ohiturari jarraituz; amaituta, taldeko argazkia atera dute bertaratu diren guztien artean. Hamaiketakorik ez da falta izan, ezta bertsolaririk eta trikitilaririk ere. Eguraldi ona lagun, ehunka pertsona bildu dira Belokiko Gurutzearen 100. urteurreneko festan.
























