Bigarren Kinto egun jendetsua, Zegaman
Larunbatean ospatu zuten Zegamako kintoek euren eguna, bigarren urtez. Iazko arrakasta ikusita, aurten ekimena errepikatu dute Gazte Herexak antolatuta. 620 zegamar bildu ziren larunbateko festan, 46 hamarkada ezberdinetako taldetan banatuta. 1964ko hamarkadatik hasi eta 2012kora arteko hamarkada guztiek izan zuten ordezkaritza.
Bigarren Kinto eguneko argazki guztiak ikusteko esteka hau zabaldu dute antolatzaileek.













