Eman botoa zure gustuko argazkiaren alde
Igandera bitartean parte har dezakezue GOIERRIKO HITZAren XXI. Udako Argazki Lehiaketaren bozketan. Eman zure botoa!
Aurtengo lehiaketara iritsitako hainbat argazkirekin egindako muntaia. Hitza Igande gauean bukatu da GOIERRIKO HITZAK 21. aldiz antolatu duen Udako Argazki Lehiaketara argazkiak bidaltzeko epea.
Datorren igandera bitarte, hilak 20, argazkirik gustukoenaren alde botoa emateko aukera duzu, irakurle.
Irakurleen boto gehien jasotzen duen argazkiak 70x50ko argazki handitze bat jasoko du sari modura.
Horretarako atal honetan sartu eta botoa eman, besterik ez duzu egin behar.













