Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Zaldibiako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin
CAF enpresan izandako gertaeraren aurrean "gaitzespenik irmoena" adierazi, eta "gertutasuna eta elkartasuna" adierazi nahi die biktima izan diren emakumeei.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eraikina.Hitza Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazpen instituzional bat kaleratu du “CAF enpresan emandako gertaeraren aurrean gaitzespenik irmoena” adierazteko. Foru erakundeak “gertutasuna eta elkartasuna” adierazi nahi die biktima izan diren emakumeei, eta jakinarazi du bat egin du Zaldibiako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.
Honakoa da, hitzez hitz, Gipuzkoako Foru Aldundiak kaleratutako adierazpena:
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ADIERAZPENA
“Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, CAF enpresan emandako gertaeraren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi nahi die biktima izan diren emakumeei.
Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, aldundiak bat egin du Zaldibiako Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.
Sexu-askatasuna eta pertsonaren intimitatea, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean. Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra”.













