Larunbatean arraza libreko Gipuzkoako 27. Artzain Txakur Txapelketa jokatu zen Zarautzen. Lehen lau sailkatuek Euskal Herriko txapelketarako txartela eskuratu zuten. Iñaki Irigoras urretxuarra bigarren postuan sailkatu zen eta, beraz, Euskal Herriko txapelketan parte hartuko du.
Sei artzainek parte hartu zuten lehian zazpi txakurrekin, Javier Gastañaga antzuolarrak Cool-ekin parte hartu zuelako aurrena, eta Fol-ekin, gero. Gainerako partaideak honakoak izan ziren: Manuel Gorriti aizarnazabaldarra Turbo txakurrarekin; Asier Dakosta aretxabaletarra Zeru-rekin; Xabier Gastañaga antzuolarra Sandy-rekin; Iñaki Irigoras urretxuarra Thor-ekin; eta Pello Segurola matxinbentarra Jak-ekin. Epaile lanetan, berriz, Mikel Garate eta Pagazaurtundua aritu ziren.
Sailkapena honela gelditu zen:
1. Asier Dakosta eta Zeru, 261 puntu.
2. Iñaki Irigoras eta Thor, 202 puntu.
3. Xabier Gaztañaga eta Sandy, 168 puntu.
4. Javier Gaztañaga eta Cool, 122 puntu.
5. Pello Segurola eta Jak, 94 puntu.
6. Manuel Gorriti eta Turbo, 83 puntu.
7. Javier Gaztañaga eta Fool, 24 puntu.













