Garbiñe Alustiza eta Roberto Ostolaza, Legazpiko Santikutz Txiki bola txapelketako irabazleak
Atzo jokatu zen txapelketa Danantzako bolatokian izen bereko klubak antolatuta eta Agorreko edo Santikutz Txiki jaien barruan. Guztira 35 bolarik parte hartu zuten, horien artean bost emakumezkok.
Roberto Ostolaza zarauztarrak irabazi du Legazpiko Santikutz Txikiko bola txapelketa. Atzo jokatu zen txapelketa Danantzako bolatokian izen bereko klubak antolatuta eta Agorreko edo Santikutz Txiki jaien barruan. Guztira 35 bolarik parte hartu zuten, horien artean bost emakumezkok.
Irabazleak 35 birla bota zituen, bigarren sailkatu zen Josu Lasa lasartearrak eta hirugarrena izan zen Ramon Iglesias beizamarrak bezala.
Enrike Martinez legazpiarra laugarrena izan zen, 34 birlekin.
Emakumeei dagokienez, Zeraingo Garbiñe Alustiza izan zen lehen sailkatua 33 birlekin, eta Elena Aldaz eta Goretti Beloki zarauztarrek eta Aitziber Makatzaga zeraindarrak osatu zuten sailkapena.













