Oier Luquik irabazi du Goierri Xake Txapelketa
Asteburuan Goierri Xake Txapelketaren seigarren edizioa jokatu da. Goierri taldeko Oier Luqui nagusitu da, finalean Juanjo Muñozi nagusitu ondoren. Hirugarren postuan iazko garailea sailkatu da: Ketxus Amenabar. Parte hartzea inoizko handiena izan da, jubilatuentzako ikastaroan parte hartu dutenetako batzuk parte hartu baitute. Antolatzaileek Amaia Zillaurrenen lan ona azpimarratu dute.
Aipatzekoa da ere Goierrik xake eskola jarri behar duela abian, Labeaga kaleko 54an, urriaren 3an. Egun horretan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, ate irekien jardunaldia egingo dute. Eskolak urriaren 5ean hasiko dira. Izena eman nahi dutenek edo informazio gehiago nahi dutenek, 669 79 18 77 zenbakira deitu dezakete edo goierrixakeeskola@gmail.com helbidera idatzi.














