Urkiko festa asteburua, iruditan
Hiru eguneko festa asteburuaren ondoren, gaur agurtu dituzte jaiak, Gurutze Deunaren egunarekin.
Igandean herri kirol desafioa egin zuten. A.G. Giro paregabean igaro dituzte Gurutze Deunaren jaiak Itsasondoko Urkia auzoan. Beste behin ere, larunbatean hasita, hiru eguneko festa asteburua izan dute, eta zaindariaren egun bereziarekin itxi dute gaur. Goizean meza nagusia izan dute, eta ondoren, hamaiketakoa egin dute bertaratu diren auzotarren artean.
Hemen asteburuko argazki batzuk:













