Benilda Silva eta Eusebio Rodriguez omendu dituzte Adinekoen Egunean
Adinekoen Eguna ospatu dute Beasainen joan den igandean, eta adinduenak omendu dituzte.
Benilda Silva eta Eusebio Rodriguez lore sorta banarekin.Beasaingo Udala Urbiberri gizarte zentroak udalarekin antolatuta, Adinekoen Eguna ospatu dute joan den igandean, irailaren 13an, Beasainen. Urtero, egunean parte hartzen dutenen artean adinduenak omentzen dituzte, eta aurten Benilda Silva Aguado eta Eusebio Rodriguez Gonzalez izan dira omenduak.
Plaza azpian bazkaldu zuten berrehundik gora lagunek, eta bazkalondoren lore sorta eta plaka bana eman zieten udal ordezkariek biei aitortza gisa. “Eskerrik asko Beasain eraikitzen eta gure komunitateari bizitza ematen jarraitzeagatik. Zorte handia da zuek gure artean izatea”, adierazi du udalak.
91 urte ditu Silvak; 1935eko ekainaren 16an jaio zen. Rodriguezek, berriz, 92 urte beteko ditu laster, datorren igandean; 1934ko irailaren 20an jaio zen.















