Gazte Topagune Sozialistaren aurkezpenak egingo ditu Goierriko GKSk zortzi herritan
Zaldibian, Lazkaon, Beasainen, Legorretan, Ormaiztegin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin emango dituzte aurtengo Topagunearen inguruko azalpenak.
Uda aurretik egindako hitzaldi-zikloko irudi bat, Beasaingo Gaztetxean.Goierriko GKS Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) eta Ikasle Antolakunde Sozialistak (IAS), “eztabaidarako, hausnarketarako eta komunitate politikoa eraikitzeko” Gazte Topagune Sozialista antolatu dute datorren urriaren 9tik 12ra bitartean, Elizondon (Nafarroan).
Topaguneko xehetasun guztiak ezagutzeko, Goierriko GKSk eta IASek eskualdean zehar aurkezpenak antolatu dituzte. Asteburuan hasi eta hilabete bukaerara arte, zortzi herrietan egingo dituzte: Zaldibian, Lazkaon, Beasainen, Legorretan, Ormaiztegin, Ordizian, Urretxu-Zumarragan eta Legazpin.
Hemen herri bakoitzeko datak eta egitarauak:
Zaldibia: Irailak 18
- 18:00. Aurkezpena eta luntxa, Gaztetxean.
Lazkao: Irailak 18
- 18:00. Aurkezpena, erakusketa gelan.
Beasain: Irailak 19
- 12:00. Aurkezpena eta luntxa, Gaztetxean.
- 21:00. Kuadrilla arteko Dj txapelketa, Xuber tabernan.
Legorreta: Irailak 20
- 18:00. Aurkezpena eta luntxa, Herri Antzokian.
Ormaiztegi: Irailak 20
- 17:00. Aurkezpena, Kultur Etxean.
Ordizia: Irailak 25
- 16:30. Graffiti eta mural margoketa tailerrak, Gaztetxean.
- 18:30. Aurkezpena, Gaztetxean.
- Ondoren, barra irekiera.
Urretxu-Zumarraga: Irailak 25
- 18:30. Aurkezpena, Zelai Arizti Kultur Etxean.
Legazpi: Irailak 26
- 18:30. Aurkezpena, Gaztetxean.
- Ondoren, kontzertu akustikoak: Igor, Pentsatzeke. + Mojitoak eta pintxoak parrillan.













