Heztenen begirale ikastaroan izena emateko azken egunak
Hezten aisialdi euskaltzalea erakundeak Seguran eskainiko du aisialdiko begirale ikastaroa ikasturte honetan. Interesa dutenek irailaren 18ra arte dute izena emateko aukera Heztenen web gunearen bitartez.
Ikastaroa aisialdiko begirale edo zuzendari tituludunak eta aisialdiko heziketan eskarmentu handiko pertsonek emango dute. Dagokien gaian lizentziatuak edo diplomatuak denak: Soziologoak, Psikologoak, Pedagogoak, Psikopedagogoak, Gizarte Hezitzaileak, Biologoak, Geologoak eta Euskararen Gaitasun Agiria —EGA— tituludunak denak.
Urritik aurrera
Ikastaroa urriaren 24an hasi eta maiatzaren 15ean amaituko da. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko dira eta praktikaldiaren ondorengo lana aurkeztu beharko da Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua eskuratzeko. Klaseak larunbatetan izango dira, goizez eta asteburu oso bateko irteera ere izango da tartean.
Ikastaroan parte hartu ahal izateko derrigorrezkoa da 2027ko abenduaren 31rako 18 urte beteta edukitzea; DBHko titulazioa izatea eta euskara maila altua edukitzea. Ikastaroak 505 euroko prezioa du, matrikula eta aterpeko asteburuak barne.













