The Soulanders talde goierritarrak Antlantikaldia Jaialdian joko du
Errenteriko kultura topagunean eta musika jaialdian kontzertua eskainiko du, ostegunean, 21:00etan. Azaroan Valentziara joango da talde goierritarra kontzertu bat ematera.
The Soulanders musika taldea.Goierriko Hitza Atlantikaldia Jaialdia ospatuko da Errenterian, ostegunetik igandera. Bertan, The Soulanders talde goierritarrak kontzertua eskainiko du ostegunean, Herrixka oholtzan, 21:00etan.
The Soulanders Goierrin ibilbide musikal handiko musikariekin osatutako taldea da. ITER beraien lehen diska kaleratu zuten 2025ean, Pottoka estudioan grabatuta eta beraien lehen bira amaitzen ari dira. Ostegunekoa, ordea, ez da beraien aurtengo azken kontzertua izango. Izan ere, azaroan Valentziara joatekoak dira kontzertu bat ematera, bertako Euskal Etxera.
Atlantikaldia 2014ean sortutako Errenteriako kultura topagune eta musika jaialdia da. Jaialdiak hiru helburu nagusi ditu: Errenteriaren itsas memoria berreskuratzea, herria munduari begira jartzea eta munduaren begirada herrira bideratzea. Atlantikaldiaren filosofiaren hiru zutabeak aniztasuna, sormena eta elkarlana dira.













