Andramaritako balorazio bilera ostegunean, Zerainen
Abuztuaren 14tik 16ra bitartean ospatu zituzten aurten zeraindarrek Andra Mari jaiak; hirugarren urtez Zeraingo gazte taldeak antolatuta. Behin jaiak pasata eta ikasturte berriari hasiera emanda, jaietako balorazio bilera egiteko deialdia luzatu dute gazte taldeko kideek. Bilera kultur etxean izango da ostegun honetan, 18:30ean, kultur etxean. Gazteek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, denon iritzia “garrantzitsua” dela iritzita.












