Lazkao Txikik 100 urte bete zituen atzo
Oin Arin Dantza Taldeak, Lazkaoko alkateak eta Bertso Eskolako haurrek parte-hartu zuten mendeurren ekitaldian. Herritarrak eta bertsolariaren senitartekoak ere han izan ziren.
Lazkao Txikiren omenaldia. Manex Usarralde Lazkao Txiki azken asteetan zer esan handia ematen ari da. Izan ere, Joxemielek 100 urte beteko zituzkelako irailaren 15ean. Hori dela eta, bere sorterrian, Lazkaon, omenaldia egin zioten Lazkaomendiko bertsolariari, berak utzitako oinazea handia dela adierazteko asmoz. Bertan, herritarrak eta bertsolariaren senideak egon ziren presente.
Omenaldiari Oin Arin Dantza taldeko dantzariek eman zioten hasiera, Lazkao Txikiren estatuaren aurrean agurra dantzatuz. Ondoren, Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak hitz batzuk esan zituen Lazkao Txikiren bizitza eta ibilbidea ez ezik, euskal kulturari egindako ekarpena ere gogora ekartzeko. Gainera, lore sorta eskaini zioten bertsolariari eta bertan zeuden Joxemielen senideei eman zioten. Amaitzeko, goierriko bertso eskolako haurrek bi bertso abestu zituzten:
“Lazkaumendiko baserri baten
jaio zinela 100 urte
zure hankamotx ta mingain zorrotz,
zendun hamaika bertute
plazarik plaza ibili zinen
dena euskararen truke
ta guri ere zu ikustea gustatuko litzaiguke
Lazkau baituzu arkupe”
“Apirilean izaten degu
Lazkao Txiki gogoan
plazan elkartuz izaten degu
denok bertsoa ahoan
bertso eskolan ere daukagu
zure izana alboan
txistek, pasartek ezagututa
bertsok kantatzerakoan
guztiz ez baitzara joan”












