Eskubaloi egunaren edizio berria larunbatean, Legazpin
La Salle klubak antolatuta, egun osoko festa izango da herrian. Udan egin duten argazki lehiaketaren sariak banatuko dituzte.
Eskubaloi eguna ospatuko da Legazpin aurten ere, eta edizio berriaren data larunbat hau da, irailaren 19. La Salle klubak antolatuta, kirola, musika eta festa giroa uztartuko dituen ospakizuna izango da.
La Salleren festa eguna 10:00etan hasiko da. Ordu horretarako eskubaloi zelaiak dagoeneko prest egongo Haztegi ikastolako patioan, eta bertan jokatuko diren partida laburretan parte hartzeko aukera izango dute hurbiltzen diren haur guztiek. Ondoren, 12:00etan, jokalari seniorren arteko partidako jokatu dira.
Partidak amaituta egongo dira 13:30erako, eta ordu horretan poteoa hasiko da erdigunean, jaurtiketa txapelketarekin batera. 15:00etan bazkarian elkartuko dira, Haztegiko pilotalekuan.
Bazkalondoren, 16:30 inguruan, udan egin duten argazki lehiaketaren sari banaketa egingo dute. Klubeko kideek izan dute parte hartzeko aukera, udan opor lekuetan La Salleren kamisetekin edo zapiekin ateratako argazkiak instagramera igota.
Ondoren, 17:00etan, ospakizunaren une bereziena iritsiko da, La Salleko eskubaloi talde guztien aurkezpenarekin. Taldeak aurkeztu ondoren, musikarekin jarraituko du festak. , Dj Txumasketarekin.













