Mugikortasun zerbitzuen informazioa, mugikorrean
Beasaingo Udalaren aplikazio mugikorraren Mugikortasuna atalean dago eskuragarri. Denbora errealean Bernedoeneako aparkaleku libreen kopurua edo alokairuko ibilgailu elektriko libreen kopurua kontsultatu ahal izango da, besteak beste.
Next Station tresna mugikor batean, eta atzean Beasaingo tren estazioa.Beasaingo Udala Beasaingo Udalak Next Station egitasmoaren proba pilotua jarri du martxan. Horren bidez, herritarrek mugikortasun zerbitzuen informazioa denbora errealean lortu ahal izango dute mugikorrean.
Beasaingo Udalaren aplikazio mugikorraren Mugikortasuna atalean dago eskuragarri. Udalak azaldu duenez, helburu nagusia da “beasaindarrei eguneroko mugimenduak antolatzen laguntzea, teknologia ireki eta adimentsu baten bidez informazio erabilgarria, argia eta eguneratua eskainiz”. Hurrengo hilabeteetan tresna “hobetuz eta garatuz” joango dira, “herritarrengandik jasotako erabilera-esperientziari esker”.
Denbora errealean kontsultatu ahal izango dira zerbitzu hauek: Bernedoeneako aparkalekuan zenbat plaza libre dauden, ibilgailu elektrikoen alokairuko ibilgailu libreen kopurua eta erabilgarritasun egoera, Beasainen geratzen diren Lurraldebuseko autobusei buruzko xehetasunak eta Beasaindik igaroko den hurrengo trena zein izango den eta noiz iritsiko den.
Barrendain plazan aplikazioan erakusten den informazio bera emango duen pantaila digital handi bat jarriko dute.
Next Station proiektua garatzeko, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterra, Wimbitek, Batura eta Diara enpresak aritu dira lanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketa jaso du Misioak 2025 programaren bidez.












