Sanmigeletako herri afarirako txartelak salgai, Ormaiztegin
Irailaren 26an izango da. Txartelak Ormaiztegi App-ean erosi daitezke, hilaren 23ra arte.
Irailaren 26an San Migel eguneko ospakizuna egingo dute Ormaiztegin. Oraindik ez dute egitaraurik zabaldu, baina egun horretan ohitura denez, San Migel eguneko herri afaria egingo dute, 21:00etatik aurrera.
Dagoeneko salgai daude afarirako txartelak irailaren 23ra bitartean, Ormaiztegi App-ean. Izen ematea online egin behar da eta eserlekuak zenbakituta egongo dira. Txartel bakoitza 4,5 euroan salduko da.












