Herriko sagardo txapelketa egingo dute Olaberrian eta Zaldibian
Zaldibiakoa ostiralean egingo dute, eta Olaberriakoa larunbatean. Herriko sagardogileek parte-hartuko dute.
Olaberriko sagardo txapelketa, iaz. Amoztegik irabazi zuen txapela./Hitza Zaldibiako sagardogileen txapelketa izango da ostiralean. Zubi-Buru elkartean 20:30ean. Afaria egongo da 25 euroren truke, eta menuan Gernikako piperrak, txorizo egosia, bakailao tortilla, saiheskia eta gazta-menbrilloa sartuko da. Txartelak Arresen, Illatin, jubilatuenean eta Joxepanen daude eskuragarri.
Olaberriako sagardo txapelketa, berriz, larunbatean egingo dute Arkupe elkartean. Zortzi partaide izango dira: Garikoitz Arrietaren Aranguren sagardoa, Jokin Arratibelen Haize-Leku, Andoni Garmendiaren Etxola, Felix Urteagaren Txara-Berri, Juanjo Amoztegiren Makaztegi, Arantzegiren Barrene, Jose Bernardo Aldasororen Handikosoro eta Egoitz Salinasen Aranguren-Txiki. Ondoren, afaria egingo dute Arkupen, bertan, 20 euro ordaindu behar dira.












