Hirugarren horma irudia margotzen hasi dira
Azokako lana amaitu ondoren, Industrialdeko sarrerako paretak hasi dira margotzen Deltadec enpresako artistak.
Kale Nagusiko horma irudia izan zen lehena, duela gutxi amaitu dute bigarrena Azokan, eta hirugarrenarekin hasi dira, Urola kaleko Industrialdeako sarreran.
Legazpiko hormak beste itxura bat hartzen ari dira, udalaren enkarguz Iruñerriako (Nafarroa) Deltadec enpresa egiten ari den margotze lanen ondorioz. Kale Nagusiko Mirandaolako burdinola eta olagizonaren ondoren, Legazpiko ingurune naturala eta baserri giroa irudikatu dituzte Azokan. Industrialdeko irudia zein izango den ikusteke dago.















