Zozketa Zeraingo Museo etnografikoan
Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen elkarteak sustatutako erakusketa ikusgai dago urriaren 1era bitartean. Igandean, Zeraingo azoka ekologikoaren baitan, museoa doan bisitatzeko aukera izango da goiz osoan zehar.
'Le four à griller minerai de fer concesión Escaró nord' lana ikusgai dago Zeraingo museo etnografikoan. Jean-Luc Bobin Zeraingo museo Etnografikoan Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen elkarteak sustatutako Burdinaren eta burdinaren arkitektura arkitekturan izeneko erakusketa ikusgai dago datorren urriaren 1era bitartean. Aurten, igandean egingo den Zeraingo 32. Azoka Ekologikoaren baitan, museoa doan bisitatzeko eta erakusketa bertatik bertara ikusteko aukera izango da goiz osoan zehar.
Erakusketa aurrez deitutako argazki lehiaketa baten emaitza da, eta Europako burdinaren ibilbidearen ondare siderurgikoaren ezagutza sustatzea, sormena bultzatzea eta herritarren arteko trukeak erraztea izan du helburu Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen elkarteak.
Argazki lehiaketa
Argazki lehiaketa 2025eko irailean deitu zuten eta Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea osatzen duten hainbat herrialdetako argazkilariek hartu zuten parte bertan, “Pirinioetako paisaian burdinaren eta arkitekturaren arteko harremanari buruzko begirada” islatu zutelarik beraien lanetan.
Lehenengo saria Jean-Luc Bobin argazkilari frantsesari eman zioten Le four à griller minerai de fer concesión Escaró nord lanarengatik. Lan irabazlearekin batera beste hamaika argazki finalista ere aukeratu dituzte erakusketa ibiltari hau osatzeko. Zeraingo Museo Etnografikoan dago ikusgai oarin erakusketa eta aurreratu dutenez, urriaren 1era bitartean bisitariek erakusketan ikusgai dauden lanetako baten zozketan parte hartzeko aukera izango dute.
Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea
Zeraingo Aizpea meatze guneak, Gipuzkoako, Andorrako, Herrialde Katalanetako eta Frantziako beste hainbat ondare elementurekin batera osatzen dute Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea. Burdinaren Ibilbideak lurraldeak, museoak, meategiak, burdinolak eta paisaiak lotzen ditu, eta burdinaren erabilerak eta haren inguruan sortutako industriak mendeetan zehar izan duen funtsezko papera balioan jartzen ditu. Pirinioetako Burdinaren Ibilbidearen eguna ere urtero ospatzen dute urtero maiatzean, tokian tokiko ondarea ezagutzera emateko helburuarekin. Zerainen, Aizpitta meatze gunean ospatzen dute egun hori, herri eskolako ikasleekin batera.














