Zumarraga-Bergara errepidea itxi egingo dute igande gauean Bergarako noranzkoan
Argisaoko tunelean mantentze lanak egin behar dituzte. Bidea 22:00etatik 05:00etara egongo da itxita.
Beasain eta Bergara lotzen dituen AP-636 autobidea guztiz itxiko dute igande gauean Zumarraga eta Legazpi artean, Argisaoko tunelean mantentze lanak egiteko. Errepidea zehazki 10,000 eta 13,000 puntu kilometrikoen artekan itxiko dute, Bergarako norabidean. Tarte hori 22:00etatik 05:00etara egongo da itxita.
Legazpira joateko edo Bergarako norabidean jarraitzeko, 10. irteeratik atera beharko dira ibilgailuak, eta Zumarragara joan. Hor GI-2632 errepidea hartu beharko dute, eta Euskal Herria etorbidetik herria zeharkatu ondoren, Aparizio auzoko biribilgunean Legazpirako bidea hartu, edo aurrera jarraitu eta hurrengo biribilgunean berriz sartu AP-636 autobidean, Bergararako bidean jarraitzeko.
Bidegik ohartarazi du ordutegiak gutxi gorabeherakoak direla, eta zuhurtziaz gidatzeko eta seinaleen zein lanean arituko diren langileen instrukzioak jarraitzeko gomendioa eman du.













