Legazpiarrek Patrizio Etxeberria eta Teresa Agirre berpiztu dituzte Burdin Festarako
Legazpin Burdin Festa ospatzen ari dira, herriak burdinarekin duen harremana aldarrikatzeko eta herriaren historia eta ondarea ezagutzera emateko. Gaur goizean Martxa Urdina egin dute, besteak beste. Bellotako tutuak eman dio irteera. Bergarako BAM antzerki taldeko kideek eta nahi izan dute herritarrek parte hartu dute. Gehienek langileen rola bete dute, buzo urdina soinean, baina Patrizio Etxeberria eta bere emazte Teresa Agirre ere berpiztu dituzte.
Goizean zehar beste hainbat ekitaldi izan dira: aire zabaleko pintura lehiaketa, bisita gidatuak Agirre-Etxeberri Patrizio Etxeberriaren etxean, 1950. hamarkadako eskolan eta kaperan, udaletxean eta parrokian, Legazpiko jarduera ekonomikoen aurkezpena, Burdinolaren Duela 100 urte erakusketa euskaltegian, gurdian ibiltzeko aukera, Legazpiko marka turistiko berriaren aurkezpena Sutan Ttakun txalapartariekin, Santikutz abesbatzaren emanaldi ibiltaria eta Burdin-pintxo ibilbidea herriko hainbat tabernetan.
Larunbat arratsaldeko egitaraua
- 17:00. Bisita antzeztuak.
- 17:00-18:30. Erakusketa Euskaltegian.
- 18:30. Josean Larrearen Mirandaola 1580-1980 filma plazan.
- 19:00. Korosti dantza taldearen emanaldi ibiltaria.
- 22:00. Zinema eta antzerkia: Legazpi 1971, plazan.
Igandea, irailak 20
- 11:00. Antzeztutako bisitak.
- 11:00-12:30. Erakusketa Euskaltegian.
- 12:00-13:00. Idazleen txokoa eta ‘Legazpi hitzez hitz’ irakurketa maratoia plazan.
- 12:00. Doinua eta Legazpi musika banden kalejira.
- 13:00. Sustraiak dantzarien eta Goiz Deia txistularien emanaldi ibiltaria.
- 13:00-15:00. Burdin-pintxoa.
- 13:30. Elizara bisita gidatua.
- 17:00. Bisita antzeztuak.
- 18:00. Bertso Olariak, plazan.
- 19:00. Alaitasuna Errondaila plazan. Burdin-pintxoaren zozketa.
Ostiraletik igandera
- Erakusketa: ‘Patrizio Etxeberria, mezenas’, Txillida Lantokian.
- Erakusketa: Argazkiak, Ilintiko erakusleihoetan.
- Azoka: Merkatariak eta artisauak, Kale Nagusian eta jatekoak eta edatekoak eliza atzean.
- Haurrentzako jolasak. Eliza atzean.













