'Hitaz orhoit' dantza ikuskizuna Areizaga plazan izango da
Gaueko kontzertuko azpiegiturak Gernikako Arbola plazan hartu duen tokia dela eta, Kresala dantza taldeak Areizaga plazan egingo du gaur eguerdiko dantza saioa. Hitaz orhoit ikuskizuna 13:15ean hasiko da.













