Inspector Chinchilla kuadrillak irabazi du Urretxuko jaietako gastronomia lehiaketa
Atzo arratsaldean Urretxuko Santa Anastasia jaietako 48. gastronomia lehiaketa egin zuten. Legatz solomoa prestatu dute, hirugiharrez eta otarrainxkaz betea, arrautzaztua eta saltsa holandarrean estalia. Adin ezberdinetako kuadrillek parte hartu dute eta, urteroko moduan, primeran pasa dute. Plater onenari saria Inspector Chinchilla kuadrillak irabazi zuen (Oskar Zufiaurre eta Pedro Lopez izan ziren sukaldariak) eta aurkezpen onenari dagokiona Haize Berri kuadrillak (Jose Carlos Ibarzabal eta Jose Manuel Barriga izan ziren sukaldariak). Gastronomia lehiaketak harrobia ondo zaintzen du eta haurrek sukaldaritza ikastaroetan parte hartzeko aukera izan zuten.















