LKPT kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa
Ikusleen saria 2001 karrozak eskuratu du
Gaur eguerdian Euskal Jaiko ibilaldia egin dute Urretxun. Karroza lehiaketa LKPT kuadrillak irabazi du. Haur eta gurasoez osatutako kuadrilla honek haurtzaroa zaintzearen garrantzia aldarrikatu du Haurtzaroa ez dadila presaka pasa karrozan. Epaimahaiak karrozaren bukaera maila eta gaia azpimarratu ditu. Baita transmisioa bermatzeko egin duten lana ere. Ikusleen saria 2001 kuadrillak irabazi du, Karrozen desfilea auzitan lanarekin. Konpromisoari buruzko lan honek botoen %27,9 eskuratu du: 628 boto.















