Ander Otegi zegamarrak Salamancako Itzuliko azken etapa irabazi du
Zegamako ziklistaren urteko laugarren garaipena da. Euskaltel-Euskadirekin "stagiaire" bezala ere aritu da aurten ZLM Tourrean, Herbereetan.
Ander Otegi Salamancako Itzuliko azken etapan, besoak jasotzen. BBK-Euskadi Ander Otegi zegamarra (BBK-Euskadi) nagusitu da Salamancako Itzuliko hirugarren eta azken etapan. Otegi azkarrena izan da esprintean, amaiera estuan eta azken 400 metroak gorantz ziren etapa lehiatuan –127 kilometro Salamancan hasi eta buka–. Bide batez, amaiera bikaina eman dio itzuliari eta denboraldiari, taldearen 2026ko azken proba baitzen. Otegiren urteko laugarren garaipena da: Irungo Klasikoa, 23 urtez azpiko Euskadiko eta Gipuzkoako erlojupeko txapelketak eta Salamancakoa.
Asier Cardona, Iker Colmenero, Aimar Fernandez de Gorostiza, Aimar Marin eta Kepa Ormazabal gabiriarra izan ditu taldekide denboraldi honetako azken proban, Mikel Gaztañaga itsasondoarra zuzendari zutela. Aurtengo udan “stagiaire” modura ere lehiatu da Euskaltel-Euskadirekin ZLM Tourrean, Herbereetan.













