BKL hasteko prest dago
2026/2027 denboraldiko taldeak aurkeztu dituzte Erauskin plazan.
BKLko taldeen argazkia.Mikel De las Heras BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak saskibaloi kluba denboraldia hasteko prest dago. Joan den ostiralean 2026/2027 denboraldiko taldeak aurkeztu ditu kideen eta herritarren aurrean, Erauskin plazan egindako ekitaldian. Talde batzuek hasi dute liga, eta beste batzuek datozen asteetan ekingo diote.














