Gari Ugarte legazpiarra eta Nico Alustiza zumarragarra lehen hamarretan Huangshango Tourrean
Xabier Isasa urretxuarra hamabigarren sailkatu da Txinan jokatu den lasterketan. Taldekako sailkapena irabazi du Euskaltel-Euskadik.
Euskaltel-Euskadiko hiru txirrindulari goierritar lehiatu dira Huangshango Tourrean, Txinan. Euskaltel-Euskadi Euskaltel-Euskadin lehiatzen diren lau txirrindulari goierritarretatik hiru Huangshaneko Tourrean aritu dira, Txinan, eta emaitza bikainak lortu dituzte. Gari Ugarte legazpiarrak zazpigarren postua lortu du nagusian, Nicolas Alustiza zumarragarrak hamargarrena eta Xabier Isasa urretxuarrak hamabigarrena. Goierriko hiru txirrindulariak eguneko ihesaldian sartu dira azken etapan, eta hainbat gainsari bereganatu dituzte. Euskaltel izan da lasterketako talderik onena.
Bestalde, ostiralean bukatu zen Abruzzoko Giroan, Italian, Xabier Berasategi olaberritarra izan da sailkapen nagusiko txirrindulari laranjarik onena, 18. postuan.

Ezkerretik bigarrena Nico Alustiza, laugarrena Gari Ugarte eta bosgarrena Xabier Isasa.Euskaltel-Euskadi













