Lazkaoko Kilometroetarako txistularien entsaioa, bihar
Lazkaoko eta Goierriko txistularien biribilketa egingo dute urriaren 4ean, Kilometroak jaiean, 9:00etatik 10:00etara.
Lazkaoko Areria Zineko sotoan izango da txistularien etsaioa.Goierriko Hitza Lazkaoko Kilometroetan txistularien biribilketa izango da kalean, egitaraua hasteko, 9:00etatik 10:00etara. Horretarako, Lazkaoko eta Goierriko txistulari guztiei dei egin diete. Hala ere, egun handia baino lehen entsegu eguna ezarri dute Lazkaoko Areria Zineko sotoan, bihar, 20:00etan. Oinarrizko piezak joko direla adierazi dute (Elizondo, Alborada, Ikusi Mendizaleak, Betoño, Bat-bi-hiru-lau…)













