Sergio Gutierrez Vargasek irabazi du 75. Loinatz proba
Iaz Lehendakari Txapelketako irabazle izan zen kantabriarra. Aurten, Beasainen bigarren egin duen Aimar Galdos Alonsok bereganatu du txapelketa.
75. Loinatz probako lehen hiru sailkatuak, tarteko helmugako, mendiko eta taldekako sailkapenetako irabazleak eta antolakuntzako kideak, larunbatean Erauskin plazan, sari banaketan.Loinatz Txirrindulari Elkartea Lehendakari Txapelketako azken proba izan den 75. Loinatz proba jokatu da joan den larunbatean Beasainen. Gomur Cantabria Deporte taldeko Sergio Gutierrez Vargas izan da probaren irabazlea. Bigarren izan da BBK Euskadi Sub23 taldeko Aimar Galdos Alonso, eta hirugarren Smartlog Nest taldeko Jon Conejero Laconcha.
Mendiko saria Gomur Cantabria Deporte taldeko Maxime Diribarnek irabazi du eta tarteko helmugako sailkapena Eulen Amenabar taldeko Asier Arteaga Arzallusek. Taldeko sailkapena Eulen Amenabarrentzat izan da.
Elite eta 23 urtez azpiko 118 txirrindularik zuten izena emanda. 131,1 kilometro egin eta 78 sartu ziren Nafarroa etorbideko helmugan. Atagoiti, Mandubia eta Olaberria igo behar izan zituzten ziklistek. Tropeletan banatu ziren pixkanaka, eta Mandubiko igoeran indartsuenek hartu zuten aurrea. Azkenean, hamaika txirrindulariko tropelak esprintean jokatu zuen podiuma. Lehenengo bederatziak denbora berarekin sartu ziren helmugan (3:00:30), eta hamargarren eta hamaikagarrena bost eta zortzi segundora.
Bigarrena, txapeldun
Iaz Lehendakari Txapelketako irabazle izan zen Sergio Gutierrez kantabriarra. Aurten, ordea, Beasainen bigarren egin duen Aimar Galdosek bereganatu du txapelketa. Beasaingoa jokatu aurretik jada matematikoki irabazia zuen zirkuitua ermuarrak. Gutierrez bigarren izan da txapelketan, eta hirugarren Eulen Amenabar taldeko Lohann Vulliez. Taldekakoan, txapelketa Rural Kutxa-Aleak irabazi du.

Ezkerretik eskuinera, Lehendakari Txapelketako lehen hiru sailkatuak: Sergio Gomez (bigarren), Aimar Galdos (txapeldun) eta Lohann Vulliez (hirugarren), Beasainen.Euskadiko Txirrindularitza Federazioa













