‘Ehun zaldi trostan’, Itsasoko irakurle taldean
Itsasoko irakurle taldeak Ainhoa Urien idazlearen (1995, Abadiño, Bizkaia) Ehun zaldi trostan eleberria hartuko du hizpide ostegunean, ikasturteko lehenengo saioan, 18:15etik aurrera Ganbara aretoan. Hiriaren eta baserriaren artean bizi da protagonista eta bakoitzak bere nortasunaren alde bat elikatzen diola.













