Goierritarren erakustaldia Beriaingo Kilometro Bertikalean
Maider Unanue gailendu zen maila absolutuan eta lidergotza ere eskuratu zuen. Edurne Arakistainek eta Anartz Etxeberriak, berriz, bigarren postua eskuratu zuten Master AC eta Master B mailetan, hurrenez hurren.
Maider Unanue, Beraingo Kilometro Bertikaleko podiumean.EMF Igandean jokatu zen Beriaingo (Nafarroa) Kilometro Bertikala, Euskal Herriko Kopako hirugarren proba, eta goierritarrek sekulako erakustaldia egin zuten maila ezberdinetan.
Maila absolutuan, Maider Unanue Aranburu aramarra gailendu zen emakumezkoen artean, eta lidergoa ere eskuratu zuen. Master AC mailan, Edurne Arakistain Jauregi legorretarrak bigarren egin zuen, eta Master B mailan, berriz, Anartz Etxeberria Larraza idiazabaldarrak lortu zuen bigarren postua.













