Helduentzako plaza dantzen ikastaroa eskainiko du Ostadarrek
Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza edo erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea izango da, horiei buruzko azalpenak ematearekin batera.
Ostadar dantza taldeak 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia, 2024an.Aimar Maiz Ostadar Dantza Taldeak helduentzako plaza dantzen ikastaroei jarraipena emango die 2026-2027 ikasturtean. Astelehenetan eskainiko ditu saioak, 19:00etatik 20:00etara Oriamendi kaleko 10 zenbakian. Urriaren 5ean hasiko dira.
Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza edo erromerietako dantza gisa ezagutzen diren koreografiak irakastea izango da, horiei buruzko azalpenak ematearekin batera.
Interesa dutenek ostadardt@gmail.com helbidean, 695 737 400 zenbakian edo Instagram bidez eman dezakete izena. Ordainketaren informazioa izena ematen dutenei emango zaie zuzenean.
Beasaingo zein inguruko herritarrak animatu dituzte ikastaroan parte hartzera.













