Legorretako haur eta familientzako irakurketa klubak, urritik aurrera
Bi talde osatzea aurreikusten dute, adinaren arabera banatuta. Ostegunetan izango dira, euskara hutsean eta ordutegi ezberdinetan. Ostirala baino lehen izena eman beharko da.
Legorretako liburutegiaren irudia.Hitza Irakurketa-ohiturak sustatzeko, kalitatezko euskal biografia ezagutarazteko eta haurrentzako euskal literatura abiapuntutzat hartuta irakurketan murgiltzeko asmoz, haur eta familiei zuzendutako irakurketa-klubak martxan jarriko ditu Legorretako Udalak urritik aurrera. Bi talde osatzea aurreikusten dute, adinaren arabera banatuta: bata 3-5 urteko haurren familientzat izango da, eta bestea, 6-8 urteko haurren familientzat. Biak ala biak udalerriko liburutegian eramango dituzte aurrera, dinamizatzaile baten pean.
Saioak ostegunetan egingo dira, urriaren 22an, azaroaren 12an eta abenduaren 3an, eta euskara hutsean izango dira. Haur Hezkuntzakoen kasuan (3-5 urte bitarteko taldea), 17:00etatik 18:00etara izango da, eta Lehen Hezkuntzakoen kasuan (6-8 urte bitarteko taldea), berriz, 18:00etatik 19:00etara.
Bertaratzeko interesa duenak aurrez izena eman beharko du, goizetan udaletxera joanda, arratsaldeetan liburutegian izena emanda, edota internet bidez. Irailaren 25ean amaituko da izena emateko epea.













