Suitzako Fullyko Kilometro Bertikalean izango da Maider Unanue aramarra
Euskal Selekzioarekin parte hartuko du, larunbatean. Unanuez gain, Garazi Abasolo, Aitor Ugarte eta Aritz Unamuno ere izango dira.
Maider Unanue aramarra.EMF Maider Unanue korrikalari aramarra mendiko lasterketen munduko tenplu handienetako batera itzuliko da larunbat honetan, irailaren 26an: Suitzako Fullyko Kilometro Bertikalera. Euskal Selekzioarekin ariko da.
Nazioartean proba ezagunenetako bat da, munduko kilometro bertikal azkarrena baita. %50eko bataz besteko malda du, eta horrenbestez, makilen erabilera funtsezkoa izaten da.
Maider Unanue ez ezik, Garazi Abasolo aretxabaletarra, Aitor Ugarte aramaioarra eta Aritz Unamuno bergararra ere bertan izango dira.













