‘Tigrea’ antzezlanerako sarrerak salgai, asteazkenetik aurrera
Saioa urriaren 9an eskainiko dute 19:00etatik aurrera eskolako patioan.
Oihane Maritorena eta Andoni Agirregomezkortak Tigrea antzezlana aurkeztuko dute urriaren 9an, Zegaman. Zoriontasunaren beharrari buruzko hausnarketa bat da antzezlana. Komedia bat izanik, barre erraza bilatzen ez duen lana da Tigrea. 19:00etan izango da saioa eskolako patioan eta bihartik aurrera sarrerak salgai izango dira 12 euroan, Zegamako udaletxean. Antzerkiaren egunean 15 euroan jarriko dituzte salgai sarrerak.













