Urriaren 18an izango da Jendaurreko 35. Margo Sariketa
09:00etatik 10:30era zigilatu beharko dira euskarriak Bonberia eraikinean, eta parte hartzaileek jendaurrean marraztu beharko dute goizean.
Parte hartzaile bat iazko Jendaurreko Margo Sariketan.Lide Egizala Arrano Kulturak antolatuta, Jendaurreko 35. Margo Sariketa urriaren 18an izango da. Nahi duen edonork parte hartu dezake. Gaia Beasaingo herria eta auzoak izango da.
09:00etatik 10:30era zigilatu beharko dira euskarriak Bonberia eraikinean, eta parte hartzaileek jendaurrean marraztu beharko dute goizean.
Lanaren alde luzeenak ezingo du metro bat baino gehiago neurtu. Librea da pinturaren oinarri bezala erabiltzeko materiala, eta euskarri gogor batean aurkeztu beharko da.
Amaitzean, Bonberia eraikinean aurkeztuko dira lanak 13:30etik 14:30era bitartean, egilearen datuak dituen fitxarekin batera. Ondoren, nahi duenarentzat bazkaria egongo da Arrano Elkartean.
Erakusketa Usurbe antzokian
Sari banaketa, berriz, 18:30ean egingo dute Usurbe antzokiko erakusketa aretoan, eta aurkeztutako lanak erakusgai jarriko dituzte leku berean egun horretatik azaroaren 1era bitartean.
Helduen artean, irabazleak 1.000 euro eta ikurra jasoko ditu, bigarrenak 500 euro eta ikurra eta hirugarrenak 400 euro eta ikurra. Herritarren artean lehenengoak 600 euro eta ikurra jasoko ditu, eta bigarrenak 250 euro eta ikurra.
Gazteei dagokienez (13-17 urte), 200 euro eta ikurra lortuko ditu lehenak, eta herriko lehen gazteak 150 euro eta ikurra. Haurrentzako (12 urte bitarte) lehen saria, berriz, 60 eurotan baloratutako oparia eta ikurra da, eta bigarren saria ikurra.













