‘Eskailerapekoa’ bakarrizketa ostiralean, Ezkioko udaletxean
Idoia Torregarai eta Mirari Martirenak Eskailerapekoa bakarrizketa egingo dute Ezkion, ostiralean, 19:00etan udaletxeko ganbaran. Zortzi urte darama bikoteak oholtza gainean elkarrekin bakarrizketak egiten eta oraingo honetan ere, eskailerapean ezkutatua dauden gaiak, bizipenak, kontatuko dituzte barrea eraginez.













